XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), une-larri hori noiz etorriko den zain dagola.

San Juan bezperean goiz aldera argi-hastean, oñaze ta neke haundiekin sortu da haurra eta mutiko ederra gainera.

Atsegina hartu du Koxpa gaizoak eta deus makurrik gabe Yainkoari esker.

Ixabel-ek erakutsi du sor-zaintako ez duela parerik eta lan horietan trebe dagola.

Jose etorri da gelara, orai aita berri bilakaturik eta kusi du haur sortu berria.

Hari begira egona da ixtanpat harri biurturik gelditu dela.

Haur beltx beltx bat eta buruan ere ile beltzakin.

Lehenbiziko harridura pasturik erraten du kolera gorrian: - Urde madarikatua! Hau Beltzarroren umea duk! -Eta atera da gelatik oihuka.

Bizkitartean Ixabel ixilik, hau ere atsekabez beterik.

Koxpa erdi lo zegon eta ez zen deusetaz ohartu.

Jose naigabeturik eta arront atsekabeturik dago, bihotz-min bat nabari du eta bere zorigaitza ezin atxikiz nonbaitetik lehertu behar du.

Ordu pare bat egona da bere naigabea eta kolera ezin itzaliz, baina azkenean bere burua zentzudun eta gizonki erakutsiaz eta pairamenak bentzutuaz, hantxe doa berriz ere Koxpa ta Ixabel-engana.

Aurpegian nabari du tristura haundi bat eta Koxpa-ri begira gelditu da.

Hau negarrez hasi da eta Ixabel ere gisa berean, begiak betetzen zitzaizkiola.

- Barkatu, Jose. -Erran zion Koxpak nigar zotinka-.

- Nik ez nuen uste holakorik gertatuko zenik.

Egia da Juan Martin-en umea dela, baina egia erraten datzut, nik arras uste nuen zurea izanen zela.

Barka nazazu.

Zurea nauzu eta oraintxe zin egiten dut hemendik aintzinat ez naizela behin ere bertze gizonekin ibiliko.

Beti zurea izanen naiz.